Vistas de página en total

miércoles, 12 de enero de 2011

Telebistako garai berria

Cuatro eta Telecinco-ren fusioa eta horren inguruko iragarkia:



Horren nagusitasuna nabarmena izango al da beste kateen aurrean?denborarekin ikusiko da fusioa onuragarria izango den kateentzako eta bereziki,ikuslegoarentzako.

viernes, 7 de enero de 2011

Tabakoaren kontrako legea.

Tabakoaren kontrako legea martxan jarri da pasadako urtarrilak 2an eta dagoeneko Bizkaian espetxeratua izan da 50 urte gizon bat,legearen kontra egiteagatik eta horretaz kexatu den emakume bati irandu diolako.


miércoles, 22 de diciembre de 2010

Gorka Palazio irakaslearen gogoeta telebistari buruz

Hemen,Gorka Palazio EHUko irakasleak Telebistari buruz egiten duen gogoetaren artikulua,interesgarria guzti bere iritzia,komunikazio munduari buruz aditua baita:


Telebista publikoen hipokrisiaz

Orain dela gutxi Web TV izeneko mintegia antolatu du EHUko irakasle talde batek ikusentzunezkoen egungo egoeraz eta geroaz gogoeta egiteko. Espainiako telebista publiko batzuetako arduradunek aukera izan dute mintegian beren proiektuak erakusteko eta gogoeta egiteko, baita unibertsitate irakasle zenbaitek ere. Nahiz eta ekoizle txikien ordezkaririk ez nuen ikusi eta hori tamalgarria izan, oro har interesgarria izan zen bertan esan zena, batez ere Lurreko Telebista Digitalaz eta LTDrako egiten diren edukiei buruz. Interneteko IPTBz eta P2P telebistari buruz, aldiz, oso gutxi hitz egin zen. Guztion diruaz kudeatzen diren telebista publikoek ekoizten dituzten edukien lizentzia moten gainean ere hitz bat ere ez, gabezia nabarmena izanik. Azken honen inguruan nik aukerarik ez nuen eduki horixe galdetzeko, hau da, nola antolatuko duten hemendik aurrera EITBn lizentzien kontua. Orain arte, hedabideak aro analogikoan copyrightarekin bizi izan dira eroso eta inolako gogoeta egin gabe. Baina, Interneteko Web 2.0 iraultzarekin premiazkoa bilakatu da galdera horri erantzutea. Domeinu Publikotik Copyright-eraino, Creative Commons lizentzietatik pasatuz, zergatik ez dute lizentzia libreen aldeko politikarik EITBko arduradunek. Ulergarria al da, EITB kontsideratzea enpresa pribatua bailitzan. Herritarrok ezin al dugu eskubiderik ukan gure diruaz EITBk ekoizten dituen edukiak erabiltzeko eta berrerabiltzeko. Telebista Publikoetako baten ahotik atera zen 'enpresa' hitza bere erakunde publikoa izendatzeko. Lapsusa ote? Zilegi al da hainbeste kobratzea EITBk merkaturatzen dituen produktuetan? Ezin da politika aldatu ekoizkin materialetan prezio baxuak jarriz eta lizentzia berriak finkatuz eduki digitalak guztion esku jarriz? EITBko Gurrutxaga jaunak hitz ederrak aipatu zituen EITBko artxiboa agerian argitaratzeko asmoa dutelako, baina horrek suposatuko duen lizentzia aldaketa ez dugu garbi oraindik, aukerak asko direlako. Lan eratorririk egin ahalko dugu EITBko artxiboko fitxategi digitalekin? Repositorioan utziko dituzten fitxategiak betirako utziko dituzte edo hainbat edukirekin egin bezala, berehala kenduko dituzte ekoizpen propiokoak izanik ere? Deskargatu ahalko dira ala ez? Zalantzak asko dira. Espero dezagun artxiboko edukiak ikusteko edota deskargatzeko pasahitza baliatu behar ez izatea. “Público” egunkariak urraturiko bidetik egingo dute erakunde publikoetan, jakitun egonik “Público” enpresa pribatua dela, eta haiek zerbitzu publikoa eman behar dutela; ala ez dute horrela jokatuko?

Bestalde, TV3ko arduradunak argiro azaldu zuen gizartearen gustuekin batera joango direla gauzak eginez, pionero bezala (TV3ren apostua omen) zein kolono bezala telebista kontserbatzaileek egin ohi duten legez. Segidan, hitz horiei buelta emanez, katalanak argiro azaldu zuenez, herritar gehienek Explorer nabigatzailea erabiltzen badute, haiek hori kontutan hartuko dute, royaltydun edo roayltyrik gabeko codec-a erabiltzea bigarren mailako gauza bailitzan. Erantzunak zer pentsa eman zidan. Erakunde Publikoetako arduradunek ez badiote inportantziarik ematen erabaki horri, zergatik esaten dute behin eta berriz estandarren eta Software Librearen alde daudela. Bide okerra, nik uste. Pionero batek, behintzat, ez zukeen hori egingo.

Hori dela-eta, nik galdera zehatza egin nien eta ez zidaten erantzun. Interneteko ikusentzunezkoen aro berrian, hasiko ote dira estandarrak sustatzen ala ez? Zehatz galdetu nien zer codec erabiliko duten Web-eko bideo proiektu berrietan... erantzun zidan bakarra RTVEko Hedabide Interaktiboetako zuzendaria izan zen: H-264 codeca. Erantzun nion hautu hori royaltien aldeko apostua zela eta beste bi codec libre daudela itxaroten HTML 5 espezifikazioan sartzeko. Hortaz, zuzendari edo arduradun batek libreak diren estandarren alde egiten duela esan dezake, baina gero praktikan royaltipeko sistemak, aplikazioak eta codecak onartzen baditu, akabo. Gainera, EITBko arduradunak nahastu egin zituen codec-en afera (hautuarena), Kode Irekiko bideo-egiletza programekin, soberan baitzegoen esatea Libreak diren programen artean ez dagoela gauza onik. Lerro honetatik galdetu gura diot EITBko arduradunari Lightworks, Cinelerra edo Film Gimp programak horren txarrak badira zergatik erabiltzen dituzten “Centurion” bezalako filmak egiteko, edo zergatik hautatzen duen Kode Irekia Dreamworks enpresak edota zergatik erabiltzen diren zinemagintza enpresetan Linux farm-ak eta clusterrak Hollywoodeko pelikularik arrakastatsuenak egiteko. Oraindik ez al daki zein den teknologia aurreratuena zerbitzarietan eta desktopetan nahiz eta makina birtualak erabili? Enpresa publiko edo pribatu batek Final Cut edo Pinnacle programa itxiak erabiltzen dituenez gero, libreak diren programak txarrak direla esatea zilegi ote da? Zergatik ordaindu behar ditu EITBk horrelako kasuetan royaltyak? Horri hipokresia deitzen zaio, baldin eta gero pertsona horrek Software Librearen alde dagoela esaten badu. Eta Wikileaks-ekin gertatu bezala, pentsa dezaket arduradun askok oraindik ez dakitela zer dagoen jokoan Sarean. Hobe lukete begiratzea Extremaduran, Andaluzian edo Aragoin estandarren aldeko urratsa zergatik egin duten, Hitzak alferrekoak baitira gero praxia kontrakoa baldin bada. Diru publikoa erabiliz Adobe eta Microsoft enpresei ordaindu nahi badiete krisi garaian, norbait egon beharko da mundu honetan gogorarazteko arduradun hauei Kode Irekian royaltyrik ez dela ordaintzen eta bideo eta filme onak egiten direla teknologia libre eta neutroa erabiliz. Hipokresia soberan dago.

Gorka Palazio,EHUko irakaslea.

Telebistako genero dialogikoak

Telebistako genero dialogikoakHona hemen telebista saio on batek izan behar dituen ezaugarriak eta erabil dezakeen baliabide desberdinak.
View more presentations from palazioberri.

Telebistako notiziak eta rotulazioa

Telebistako notiziak eta rotulazioa Gaur egungo berriek,teknologiak ekarri dituen sistema eta ezaugarri desberdinez osaturik daude(bideoak,infografiak...).Horiek,nahi diren erara montatu eta editatu daitezke eta aurrerapausu garrantzitsu bat izan den arren,guk notiziak modu batzuetara edo bestera interpretatzeko eta ulertzeko balio duteIzan ere,gure iritzia bideratzeko ahalmena dute gaur egungo komunikabideek. Dena den,ikuslegoek teleberri bat ikusten dugunean ez gara gai atzealdean zein lan dagoen ohartzeko,diapositiba hauen bidez ikus daiteke teleberri batek duen lan konplexua eta xehetasunen garrantzia.
View more presentations from palazioberri.

Wikileaks oraindik indarrean (IVOOX)

Wikileaks lanean jarraitzen du Julian Assangeren espetxeraketa gertatu den arren.
Izan ere,wikileaks-en indarraz geroz eta handiagoa bilakatu da jarraitzaileek informazioa plazaratzeko eskubidea aldarrikatzen dutela.

Horren inguruan hitz egin du ere,Ignacio Escolar,Espainiar kazetaria eta bloggerra:

http://www.escolar.net/MT/archives/2010/12/los-esfuerzos-inutiles.html

Horrekin bat,Victor R.Ruiz-ek egin duen gogoeta ere garrantzitsua da,komunkazio munduan aditua dena.

Jarraitzaileek ere Wikileaks-en zentsura gelditu dezakegu.

Hemen wikileaks buruzko berri labur bat,ivooxean igota dagoena:

Egia guztia esaten digute komunikabideek?Informazio iturriak urri!

Komunikabideek erabiltzen dituzten informazio iturriak,izugarrizko garrantzia dute.

Izan ere,informazio kontratastatzeko eta egiaztatzeko beharrezkoak dira.Hala ere,Camilo Jose Cela,Madrilgo unibertsitateak,Espainian informazio iturriak urriak direla zihurtatzen du.
Espainiako komunikabideek(tb-ak nahiz irratiak) informazio iturri bakarra izaten dute eta horrek ematen duten informazioa egiaztatzea baldintzatzen dute,eta gugan zalantza nagusi bat sortzen zaigu:

Orduan,egia da esaten duten guztia?edo informazio iturrik horrek ematen dien informazio bakar hori erabiltzen dute kontrastatu gabe,zerbait plazaratzeko nahiaz?

Informazio iturri horien urritasunak dena den,pseudoiturriak sortzea ekarri du.Hau da,informazio horri kutsu emozionala ematen diote gugan eragin handiagoa pizteko nahiaz.

Horrela,informazioa egia ala gezuarra izan,gugan eragin bat dauka eta komunikabideen audientzia igo.
Horrela, audientzia egiaren gainetik.