Vistas de página en total

2346

miércoles, 22 de diciembre de 2010

Gorka Palazio irakaslearen gogoeta telebistari buruz

Hemen,Gorka Palazio EHUko irakasleak Telebistari buruz egiten duen gogoetaren artikulua,interesgarria guzti bere iritzia,komunikazio munduari buruz aditua baita:


Telebista publikoen hipokrisiaz

Orain dela gutxi Web TV izeneko mintegia antolatu du EHUko irakasle talde batek ikusentzunezkoen egungo egoeraz eta geroaz gogoeta egiteko. Espainiako telebista publiko batzuetako arduradunek aukera izan dute mintegian beren proiektuak erakusteko eta gogoeta egiteko, baita unibertsitate irakasle zenbaitek ere. Nahiz eta ekoizle txikien ordezkaririk ez nuen ikusi eta hori tamalgarria izan, oro har interesgarria izan zen bertan esan zena, batez ere Lurreko Telebista Digitalaz eta LTDrako egiten diren edukiei buruz. Interneteko IPTBz eta P2P telebistari buruz, aldiz, oso gutxi hitz egin zen. Guztion diruaz kudeatzen diren telebista publikoek ekoizten dituzten edukien lizentzia moten gainean ere hitz bat ere ez, gabezia nabarmena izanik. Azken honen inguruan nik aukerarik ez nuen eduki horixe galdetzeko, hau da, nola antolatuko duten hemendik aurrera EITBn lizentzien kontua. Orain arte, hedabideak aro analogikoan copyrightarekin bizi izan dira eroso eta inolako gogoeta egin gabe. Baina, Interneteko Web 2.0 iraultzarekin premiazkoa bilakatu da galdera horri erantzutea. Domeinu Publikotik Copyright-eraino, Creative Commons lizentzietatik pasatuz, zergatik ez dute lizentzia libreen aldeko politikarik EITBko arduradunek. Ulergarria al da, EITB kontsideratzea enpresa pribatua bailitzan. Herritarrok ezin al dugu eskubiderik ukan gure diruaz EITBk ekoizten dituen edukiak erabiltzeko eta berrerabiltzeko. Telebista Publikoetako baten ahotik atera zen 'enpresa' hitza bere erakunde publikoa izendatzeko. Lapsusa ote? Zilegi al da hainbeste kobratzea EITBk merkaturatzen dituen produktuetan? Ezin da politika aldatu ekoizkin materialetan prezio baxuak jarriz eta lizentzia berriak finkatuz eduki digitalak guztion esku jarriz? EITBko Gurrutxaga jaunak hitz ederrak aipatu zituen EITBko artxiboa agerian argitaratzeko asmoa dutelako, baina horrek suposatuko duen lizentzia aldaketa ez dugu garbi oraindik, aukerak asko direlako. Lan eratorririk egin ahalko dugu EITBko artxiboko fitxategi digitalekin? Repositorioan utziko dituzten fitxategiak betirako utziko dituzte edo hainbat edukirekin egin bezala, berehala kenduko dituzte ekoizpen propiokoak izanik ere? Deskargatu ahalko dira ala ez? Zalantzak asko dira. Espero dezagun artxiboko edukiak ikusteko edota deskargatzeko pasahitza baliatu behar ez izatea. “Público” egunkariak urraturiko bidetik egingo dute erakunde publikoetan, jakitun egonik “Público” enpresa pribatua dela, eta haiek zerbitzu publikoa eman behar dutela; ala ez dute horrela jokatuko?

Bestalde, TV3ko arduradunak argiro azaldu zuen gizartearen gustuekin batera joango direla gauzak eginez, pionero bezala (TV3ren apostua omen) zein kolono bezala telebista kontserbatzaileek egin ohi duten legez. Segidan, hitz horiei buelta emanez, katalanak argiro azaldu zuenez, herritar gehienek Explorer nabigatzailea erabiltzen badute, haiek hori kontutan hartuko dute, royaltydun edo roayltyrik gabeko codec-a erabiltzea bigarren mailako gauza bailitzan. Erantzunak zer pentsa eman zidan. Erakunde Publikoetako arduradunek ez badiote inportantziarik ematen erabaki horri, zergatik esaten dute behin eta berriz estandarren eta Software Librearen alde daudela. Bide okerra, nik uste. Pionero batek, behintzat, ez zukeen hori egingo.

Hori dela-eta, nik galdera zehatza egin nien eta ez zidaten erantzun. Interneteko ikusentzunezkoen aro berrian, hasiko ote dira estandarrak sustatzen ala ez? Zehatz galdetu nien zer codec erabiliko duten Web-eko bideo proiektu berrietan... erantzun zidan bakarra RTVEko Hedabide Interaktiboetako zuzendaria izan zen: H-264 codeca. Erantzun nion hautu hori royaltien aldeko apostua zela eta beste bi codec libre daudela itxaroten HTML 5 espezifikazioan sartzeko. Hortaz, zuzendari edo arduradun batek libreak diren estandarren alde egiten duela esan dezake, baina gero praktikan royaltipeko sistemak, aplikazioak eta codecak onartzen baditu, akabo. Gainera, EITBko arduradunak nahastu egin zituen codec-en afera (hautuarena), Kode Irekiko bideo-egiletza programekin, soberan baitzegoen esatea Libreak diren programen artean ez dagoela gauza onik. Lerro honetatik galdetu gura diot EITBko arduradunari Lightworks, Cinelerra edo Film Gimp programak horren txarrak badira zergatik erabiltzen dituzten “Centurion” bezalako filmak egiteko, edo zergatik hautatzen duen Kode Irekia Dreamworks enpresak edota zergatik erabiltzen diren zinemagintza enpresetan Linux farm-ak eta clusterrak Hollywoodeko pelikularik arrakastatsuenak egiteko. Oraindik ez al daki zein den teknologia aurreratuena zerbitzarietan eta desktopetan nahiz eta makina birtualak erabili? Enpresa publiko edo pribatu batek Final Cut edo Pinnacle programa itxiak erabiltzen dituenez gero, libreak diren programak txarrak direla esatea zilegi ote da? Zergatik ordaindu behar ditu EITBk horrelako kasuetan royaltyak? Horri hipokresia deitzen zaio, baldin eta gero pertsona horrek Software Librearen alde dagoela esaten badu. Eta Wikileaks-ekin gertatu bezala, pentsa dezaket arduradun askok oraindik ez dakitela zer dagoen jokoan Sarean. Hobe lukete begiratzea Extremaduran, Andaluzian edo Aragoin estandarren aldeko urratsa zergatik egin duten, Hitzak alferrekoak baitira gero praxia kontrakoa baldin bada. Diru publikoa erabiliz Adobe eta Microsoft enpresei ordaindu nahi badiete krisi garaian, norbait egon beharko da mundu honetan gogorarazteko arduradun hauei Kode Irekian royaltyrik ez dela ordaintzen eta bideo eta filme onak egiten direla teknologia libre eta neutroa erabiliz. Hipokresia soberan dago.

Gorka Palazio,EHUko irakaslea.

Telebistako genero dialogikoak

Telebistako genero dialogikoakHona hemen telebista saio on batek izan behar dituen ezaugarriak eta erabil dezakeen baliabide desberdinak.
View more presentations from palazioberri.

Telebistako notiziak eta rotulazioa

Telebistako notiziak eta rotulazioa Gaur egungo berriek,teknologiak ekarri dituen sistema eta ezaugarri desberdinez osaturik daude(bideoak,infografiak...).Horiek,nahi diren erara montatu eta editatu daitezke eta aurrerapausu garrantzitsu bat izan den arren,guk notiziak modu batzuetara edo bestera interpretatzeko eta ulertzeko balio duteIzan ere,gure iritzia bideratzeko ahalmena dute gaur egungo komunikabideek. Dena den,ikuslegoek teleberri bat ikusten dugunean ez gara gai atzealdean zein lan dagoen ohartzeko,diapositiba hauen bidez ikus daiteke teleberri batek duen lan konplexua eta xehetasunen garrantzia.
View more presentations from palazioberri.

Wikileaks oraindik indarrean (IVOOX)

Wikileaks lanean jarraitzen du Julian Assangeren espetxeraketa gertatu den arren.
Izan ere,wikileaks-en indarraz geroz eta handiagoa bilakatu da jarraitzaileek informazioa plazaratzeko eskubidea aldarrikatzen dutela.

Horren inguruan hitz egin du ere,Ignacio Escolar,Espainiar kazetaria eta bloggerra:

http://www.escolar.net/MT/archives/2010/12/los-esfuerzos-inutiles.html

Horrekin bat,Victor R.Ruiz-ek egin duen gogoeta ere garrantzitsua da,komunkazio munduan aditua dena.

Jarraitzaileek ere Wikileaks-en zentsura gelditu dezakegu.

Hemen wikileaks buruzko berri labur bat,ivooxean igota dagoena:

Egia guztia esaten digute komunikabideek?Informazio iturriak urri!

Komunikabideek erabiltzen dituzten informazio iturriak,izugarrizko garrantzia dute.

Izan ere,informazio kontratastatzeko eta egiaztatzeko beharrezkoak dira.Hala ere,Camilo Jose Cela,Madrilgo unibertsitateak,Espainian informazio iturriak urriak direla zihurtatzen du.
Espainiako komunikabideek(tb-ak nahiz irratiak) informazio iturri bakarra izaten dute eta horrek ematen duten informazioa egiaztatzea baldintzatzen dute,eta gugan zalantza nagusi bat sortzen zaigu:

Orduan,egia da esaten duten guztia?edo informazio iturrik horrek ematen dien informazio bakar hori erabiltzen dute kontrastatu gabe,zerbait plazaratzeko nahiaz?

Informazio iturri horien urritasunak dena den,pseudoiturriak sortzea ekarri du.Hau da,informazio horri kutsu emozionala ematen diote gugan eragin handiagoa pizteko nahiaz.

Horrela,informazioa egia ala gezuarra izan,gugan eragin bat dauka eta komunikabideen audientzia igo.
Horrela, audientzia egiaren gainetik.

martes, 21 de diciembre de 2010

jueves, 16 de diciembre de 2010

Elkarrizketa Julian Assange

Azken denbora honetan oso ezaguna den Julian Assangeren "El pais"-eko elkarrizketa.
Julian Assange,"Wikileaks" web orriaren editore eta fundatzailea da,orain espetxeratuta gizartearen errealitatea;politikariek erakutsi nahi ez digutena,plazaratzeagatik.

Nun dago hor gure adierazpen askatasunaren eskubidea?


jueves, 25 de noviembre de 2010

Erreportaia adibideak.

Erreportaia laburra:


Erreportaia honek,osotasunean egoteko behar dituen baliabide guztiak erabiltzen ditu.Izan ere,2 minutu irauten du eta informazioa ordenaturik azaltzen da.Erreportariaren aurpegia ez da azaltzen,lekukotasunak eta informazioak berezko garrantzia hartzen duela.Gainera,informazioa betetzeko eta azaltzeko,jakitun desberdinen hitzak,datu estatistikoak,dokumentazio datuak eta horiei lotutako irudiak ematen dira.
Beraz,baliabide guztiak biltzen ditu erreportaia on bat izateko.

-----------------------------------------------------------------------------------------------------
Erreportaia luzea:



Erreportaia luze batek normalean 15-30 minutu inguru irauten du,baina hau 58 minutuko iraupena dauka.Agian,aspergarria irudi lezake hainbesterako iraupeneko erreportaria oso ondo estrukturatuta dagoen arren.Informazioa oso ondo babestuta dago,informazioa iturri askotik jasota dagoelako.Pertsona ugariren deklarazioak eta iritziak hartzen ditu eta irudiak denbora guztian kredibilitatea ematen die datuei.
Iraupenagatik ez bada,oso ondo eraikita dagoen erreportaria dela esan daiteke eta ezaugarri garrantzitsu guztiak biltzen dituena.

miércoles, 24 de noviembre de 2010

"21 dias" telesaila.

"21 dias en la mina" Samanta Villaren eskutik
irabazi zuen 2010eko Ondas saria,errepotari onenetarikoa izan dela.

Hona hemen erreportari horren lehen zatia:


Sarkozy.

Politikari onak??

Sarkozy edanda zegoela zirudien prentsaren galderak erantzun behar izan zituenean..
Eta hauek gidatzen dute herrialdeak?



martes, 23 de noviembre de 2010

Informatibo on baten oinarriak.

Informatibo on bat lortzeko beharrezkoak dira pauta garrantzitsu batzuk jarraitzea,aurkezlea komunikatzeko era,bideoak edota erroportajeak sartzeko moduak..etab.

Horren adibide "Happening-eko" informatibo ON bat:



Izan ere,teleberri batek eduki behar dituen ezaugarri guztiak errespetatzen ditu.

Azken orduko albistea modu erakargarri batean aurkezten du ikuslegoaren arreta pizteko moduan.Titular argi bat ematen du hasieran,horren irudiak azaltzen dituelarik jarraian.
Gainera,berri horrek biltzen dituen datu ugari ematen ditu,estatistikoak,jakitunen iritziak edota lurraldeko iruzkinak esaterako.
Pertsona desberdinak hitz egiten dutenean,erreportariaren aurpegia kentzen da lekukotasuna ez galtzeko eta bitartean erreportariak galderak egin dezan,soinua eta argiztapena egokia delarik.

Bukatzeko,aurkezleak erreportariaren azken hitzak hartzen ditu lotura emanez eta berriaren inguruko azken iruzkinak eginez.
Informatiboak informazioa iturri desberdinetik ematen duen arren,lotura eta koherentzia mantentzen du denbora osoan,kredibilidadea mantentzen duelarik.

Hollywood "El hormiguero" telesaila kritikatu du.

"La red social" izeneko filmaren protagonistak Espainian izan dira filma presentatzen,"El hormiguero" bezalako telesail batzuetan egon direlarik.

Dirudienez,ez dute oso ondo hartu Pablo Motosek broma moduan emandako iritzi eta iruzkinak eta hala adierazi dute beraien lurraldeko beste telesail batean,aurkezlearen txantxak politika arlora,zein AEB eta Espainiaren arteko harremanaren egoerara oinarritu dutela.
Hemen Jesse Eisenbergen emandako iritzia:



Atzo Motosek barkamena eskatu zuen gaizki ulertuagatik, baina argi utzi zuen ehundaka aktore edota artista pasatu direla bere programatik eta ez direla inoiz kexatu.

miércoles, 10 de noviembre de 2010

Urte eta erdi pasatu da Michael Jacksonen heriotza gertatu zenetik eta telebistaren historia osoan,lehen aldiz onartu dute bere seme-alabek elkarrizketa bat ematea beraien itxura fisikoa ezkutatu gabe.

Oprah Winfrey aurkezle famatua izan da elkarrizketaren gidaria eta bere programan emitituko da azaroaren 8an dagoeneko ia izugarrizko audientzia zihurtatzen duena.

Hemen,Jacksonen etxean egin zen elkarrizketaren argazkia:


martes, 9 de noviembre de 2010

Seasons

Venezuelako enbaxadorea EHUn

Politika zenbait herrialdeen arteko harreman txar ugariren arrazoia baldinba da ere,Venezuela eta Euskal Herriaren arteko harremanak onak dira.

Hala kontatu du Venezuelako enbaxadoreak EHUn "La otra historia de la independencia" deituriko mintzaldiaren bidez independentziaren 200 urteak izan direla eta.


lunes, 8 de noviembre de 2010

Mikel Aiestaran berriemailea

Euskalduna izan zen aurreko urtean Espainiako Kazetarien Nazioarteko Klubak izendatutako kazetaria onena,Mikel Aiestaran Beasaindarra alegia.

Iran, Irak, Pakistan edo Afganistango herrialdeetatik zuzenean informatzen du duela urte batzuk eta horretaz mintzatu zen pasadan Urrian Leioako Campusean.
Galdu zenutenentzat hemen daukazue hitzaldiaren bideoa:



Mikel Aiestaran berriemailearen lana from Derinter Online on Vimeo.

Teknologia berriak kazetaritzaren arloan

Modernizaioak geroz eta berrikuntza gehiago ekartzen ditu geure gizarteko esparru guztietara.
Kazetaritzaren arloak ere azken teknologia berrien eragina izan du,hirugarren dimentsioa edota berrien inguruko 360 graduko ikuspegia.

Hona hemen horien adibide batzuk,

Hau izango da ustez,urte batzuk barru ikusiko ditugun hirugarren dimentsioko kazetarien adibidea:




Eta hauek azalduko dituen berri ereduak:


Hirugarren dimentsiorekin bat etorriko da,berriak ikuspegi desberdin batzuetatik eta gertaerak gertatzen diren lekutik aurkezteko ahalmena izango duen teknologia.
Hemen link-a:

http://www.vrhotwires.com/rtwspheres/melbourne/melbourne.html

sábado, 23 de octubre de 2010

Duela aste batzuk Gorka Palaziok,EHUko irakasleak konferentzia bat eman zuen Madrilen.

Bertan,goi mailako ikasketetan gertatutako ikusentzunezko iraultzari buruz hitz egin zuen.Hau da,gaur egun unibertsitatean ikusentzunezko komunikazioak,teknologiak...daukaten garrantziaz.
Izan ere,bere ustez bologniak ekarri dituen abantailak teknologiaren munduarekin bat egin dute.

Berak,unibertsitate ireki baten alde egiten du,"universidades mejoradas" delakoak;non ikaslea den protagonista eta non komunikazioa bermatzen da.Era guztietako komunikazioa,modernizaioarekin bat datorrena.

Azken teknologia munduan garrantzia duten Second Life,Checking Life,sare sozialak,multimedia erreproduktore edota bestelako aukerari buruz mintzatzen da.

Hitzaldi interesgarria izan zen batez ere mundu horretan lan edota hori buruz ikasten dutenentzako.Dena den,erabilitako zenbait kontzeptu ulertzeko zailak izan zitezkeen oinarrizko esanahiak menperatzen dituztenentzako.

Hala ere,zaila da mintzaldi osoa laburtzea.Hortaz hemen hitzaldia ikusi ahal izateko link-a:

http://qik.com/video/15816968

Hugo Chavez

Hugo Chavez berriz ere.

Duela gutxi BBC kateak presidenteari elkarrizketa interesgarria egin zion.Honetan,Venezuelako presidenteak bere politika eta bertako hauteskunde sistemaren defentsa eta aldarrikapena egiten du,BBCko kazetariak galdera mamitsuak egiten dizkion bitartean.

Elkarrizketa erabat pizten doa,galderak korapilatsuagoak bilakatzen direlarik eta presidentea pizten hasten dela.
Dena den,kazetariak nahi duen lekutik eramaten du presidentea eta egoera kontrolatzen du erabat galdera guztiak erantzutea lortzen duela.

Elkarrizketa interesgarria eta batez ere,erantzun interesgarriak Chavezek ematen dituenak.Hala ere,kazetariaren jarrera eta zihurtasuna da nabarmentzen dena;hitz egiten erabiltzen duen tonu ironikoarekin batera.

Hona hemen,elkarrizketaren lehen zatia:





Elkarrizketaren beste zatiak www.nafarrok.blogspot.com web orrian ikus daitezke.

Hugo Chavez eta Twitter

Hugo Chavez,venezuelako presidenteak "Twitter" sare sozialean bere profila eraiki du milaka jarraitzaile dituela.
Izan ere,sare sozialak bilakatu dira politikari,aktore edo gizarteko bestelako pertsonaia nagusiak jarraitzaileekin komunikatzeko tresnarik garrantzitsuenetakoa.

Presidenteak,jaso dituen galdera guztiei erantzun ahal izateko 200 pertsona kontratatu behar izan dituela laguntza gisa azaltzen du CNN-ak,eta twiterren lortu dituen portzentaia altuen datuak ematen dira bideo honetan.




Horrela,twitterrek beren benefizioak erabat handitzeaz aparte,izugarrizko publizitatea egin diote.

miércoles, 20 de octubre de 2010

Tony Blair:Dublineko manifestariak

Hona hemen bi bideoTony Blair Dublinen bere liburua sinatzeko ekitaldian gertatutakoari buruzkoak.

Bertan,manifestari batzuk zapatilak eta arrautzak botatzen dizkiote bere politikaren kontrako desadostasuna erakusteko nahiaz eta Irakera tropak bildatzeko erabakiaren kontrako errebindikazio moduan.Bere erabakiak milaka soldadu hiltzearen ondorioa ekarri zuelarik.




Lehenengo honetan,"Sky News" notiziak azaldutako berritatik hartuta dagoen bideoa da.Modu formal batean azaltzen da berria,gertaera berak duen berezko indarra eta manifestariak egiten duten errebindikazioa isilduz.Izan ere,ez dira ia protestak eta ohiuak entzuten,ezta ere hitzegiten duten arrautzak eta zapataren buruzko irudirik azaltzen.

Gainera,Tony Blairrek horren aurrean duen erreakzioa ez da ikusten ere,bere eskoltak aurren daudela eta.

Irudiak leku "neutral" batetik harturik daudela esan daiteke.Hau da,ez da oso ondo azaltzen manifestarien jarrera ezta ere,Blairrena.
Dena den,gogoan eduki behar dugu beti telebistako katearen ideologia eta horrek berriak azaltzeko orduan nola eragiten duen.





Baina,bideo batzuk azaltzen ez dutena beste batzuk azaldu dezakete eta horren adibidea da bigarren bideo hau;"Russia Today" berrietatik hartutakoa.

Agian aurreko bideoa ikustean ,egon diren manifestariak eta beren ohiuak izandakoak baina gutxiago izan direlako irudia geldituko zitzaigun.
Baina honetan manifestariaren ikuspegia eta esandako guztia ikusteaz gain,poliziak nola egiten duen aurre egoerari eta ex-presidentearen irribarrea eta harrokeria argi ikus daiteke beren "lagunak" eskoltatu ondoren dendan sartzeko momentuan.
 --------------------------------------------------------------------------
Argi geratzen da beraz berriz ere,gertaera edo egoera baten aurren ikuspegi desberdinak analizatzea duen garrantzia eta gugan eragin nahi duten iritzia argi edukitzea.

martes, 5 de octubre de 2010

Komunikabideen iraultza:Prometeus

Internet bilakatu da azken urte hauetan geure egunerokotasunean parte hartzen duen komunikabide garrantzitsuenetakoa.

Informazioa emateaz gain,lagunekin edota munduko beste edozein lurraldeekin kontaktatzeko balio du.
Ezinbestekoa bilakatu da,arlo profesionalean eta pribatuan.Guk "beharrezkoaren" etiketa jarri diogu horren ondorioak zeintzuk diren ez dakigularik.

Bideo hau Interneten bilakaera azaltzen saiatzen da,urte batzuk barru gertatuko denera aurreratzen dela.


50 urte barru egoera nola izango den kontatzen du eta eremu digitalean eta geure bizitza propioan zein aldaketak egongo diren azaltzen ditu:Egile-eskubideak ez dira legezkoak izango,dena librea izango da eta dana denoren esku egongo da.
Noski,Google izango da gizakien arteko komunkazio eredu nagusia eta bertan oinarrituko da dena.Izan ere,geure bizitza erreala erabat birtualizatuko dela dio.


Baina zeinek daki hori egia izango denik?
Ez al da "Prometeus" erakundeari publizitatea egiteko beste bideo horietako bat?Erakundearen arrakasta zihurtatzen du.
Agian benetako helburua ez da Interneten eraginari buruz mintzatzea,izan ere,inorrek ez daki zer gertatuko den bihar bertan;nola jakin 50 urte barru gertatuko denaz?

Denborak du beti azken hitza eta suposaketak hori dira bakarrik,SUPOSAKETA HUTSAK.
Hala ere,gizakiak ematen dio ahalmena teknologiari;eraiki dezagun etorkizuna buruarekin.

Kanpaina birala:District 9

Interneten bidez sortu dira "Sare sozial" delakoak eta horiek aldi berean,marketin birala ekarri dute.Izan ere,dohaineko publizitatea eta oihartzuna lortzeko modu eraginkorrena izan da betidanik "Ahotik->Belarrira" deritzona. 
Gu geuk sortzen eta hedatzen duguna. 



 Hortaz baliatu dira batez ere azken hamarkada honetan agentziak,eta horren adibide gisa dugu Neill Blomkampek  zuzenduriko District 9 filmari buruz egindako marketin kanpaina;birus informatiboaren antzera zabaldutako bideoa.











Dena den,filmaren adibidearekin batera gogora etortzen zaizkigu Euskal Herrian ezagunagoak izan diren bestelako bideo batzuk.

 Horien artean,"Amo a Laura" izeneko abestia,MTV kateak zabaldu zuena.Bertan,ezkertiar katolikoei buruzko parodia baten bidez, ikuslegoaren arreta piztea lortu zuten eta "HAPPINESS" taldeak,bere abestia zabaldu eta izugarrizko ospea lortu zuen publizitatean dirurik gastatu gabe.





 Ikuslegoak du musikari,zuzendari edota bestelakoei ospea emateko ahalmena baina ikuslegoengan teknologiak du benetako eragina.